Zinemaldiko Sail Ofiziala 'We Live in Time' filmak itxiko du
Gero eta gertuago dago 72. Donostiako Zinemaldia. Hilaren 20tik 28ra bitarte, askotariko filmak eskainiko dituzte, eta, gaur, Sail Ofizialari bukaera emango dion pelikula iragarri dute. John Crowley zinemagile irlandarraren We Live in Time izango da. Europako estreinaldia izango da, eta lehiaz kanpo emango dute.
Andrew Garfield eta Florence Pugh aktoreak dira drama erromantiko honetako protagonistak. Nick Paynek idatzia, filmaren gidoiak Almuten (Pugh) eta Tobiasen (Garfield) elkarbizitzaren uneko pasarteak eskaintzen dizkigu; euren maitasun istorioak ibili beharko duen bidearen une guzti-guztiak baloratzen ikasiko du bikoteak. Istripu batean elkar ezagutu ondoren, bizitza behin betiko aldatuko zaie.
Kursaal 1 aretoan egingo den amaierako galarako sarrerak bihar jarriko dira salgai.