Iruzurra egin diete Donostian etxe bat alokatzekoak ziren Erasmuseko hainbat ikasleri
Donostiarrek egunero pairatzen dituzten higiezinen sektorearen gehiegikeriei beste bat gehitu zaie, oraingoan Erasmus programarekin hirira ikastera etortzekoak ziren unibertsitate ikasle atzerritarrei eragiten diena. Izan ere, salatu dutenez, hogei bat ikasleri iruzurra egin diete Donostian etxebizitza bat alokatzeko orduan.
Hainbat hedabideri egindako adierazpenetan azaldu dutenez, Idealista atari ezagunaren bidez jarri ziren harremanetan ustezko etxejabearekin, eta bideo dei baten bidez etxea ikusi ostean, etxejabeak eskatuta, 500 euroko gordailua ordaindu zuten. Aldiz, hirira iristean edo heltzear zirenean, ustezko etxejabea ez zen zitara bertaratu, ezta mezuak erantzun ere.