Poesiaren ordua
Argi bat, gaua, Portra 400ean egindako argazki zahar bat, hiria. Farolen argiek, ilunpean, dakarte gogorapen bat: Egunak motzegiak izango dira laster. Gauez aterako zara lanetik. Gau bakartiak luzeagoak izango dira. Akaso, tristezia ere bai.
Urdina, grisa, beltza. Tonu poetikoa mantentzeko tentaldia. Baina ez. Gogoratzen dudalako poesia gutxi, eta polizia asko dagoela plaza honetan, lapur txikiak eta azal ilunak zelatatzen, lapur handiek eta esku zuriek beti berdin jarraitu dezaten.
Edo bai, eta beti da poesiaren ordua? Ez al da Blas de Otero plaza, poetaren plaza. Ez al da Blas de Oterorena Egiarena kendu gabe poema? «Amatxo, zatoz! Oso bakarrik nago. Oraindik etxera itzuli ez den emigrantea naiz».