Brontzezko domina irabazi du Ander Cepasek
Ander Cepas donostiarrak brontzezko domina eskuratu zuen larunbat arratsaldean banakako mahai teniseko txapelketan, Parisko Paralinpiar Jokoetan. Finalerdietarako sailkatu zenetik, ziurtatuta zuen brontzea, halako bi domina banatzen baitituzte mahai tenisean.
Horrela, Laurens Devos belgikarraren aurka lehiatu zen finalerdietan eta 3-0 galdu zuen donostiarrak (11-7, 11-8 eta 11-7).