Urdaibaik irabazi du Kontxako Bandera eta Donostiarrak hirugarren amaitu du
Denboraldi osoan erakutsi duen nagusitasuna erakutsi du gaurkoan ere Urdaibaik, eta aurreikusitakoa bete da; gizonezkoen Kontxako Bandera irabazi dute bermeotarrek. Hamalau segundoko aldea zuen Bermeoko ontziak Zierbenarekiko pasa den igandetik, baina, hala ere, dena ematera atera dira uretara, eta nagusitasun handiz irabazi dute, 19:04.60ko denbora eginda.
Donostiarra ohorezko txandan lehiatu da Urdaibairekin, Zierbenarekin eta Oriorekin batera, baina ez da fin ibili eta txandako azkena izan da, Urdaibai baino hogei segundo pasatxo beranduago helmugaratuta —bigarrena Zierbena izan da, Urdaibaitik hamabi segundo pasatxora—.
Gaurko estropadako sailkapen orokorrean, seigarren bukatu du Donostiarrak, baina bi jardunaldietako denborak batuta, Donostiako trainerua hirugarren onena izan da. Kontsolazio txandan, Hondarribia izan da azkarrena eta atzetik izan ditu Getaria, Cabo eta Kaiku.
Jarraian, gaurko sailkapen orokorra eta, bi jardunaldietako denborak batuta, 2024ko gizonezkoen Kontxako Banderako sailkapen orokorra:
Bigarren jardunaldiko sailkapena
1. Urdaibai 19:04.60
2. Zierbena 19:17.20 (+12.60)
3. Hondarribia 19:18.76 (+14.16)
4. Orio 19:20.94 (+16.34)
5. Getaria 19:25.56 (+20.96)
6. Donostiarra 19:25.80 (+21.20)
7. Cabo 19:48.72 (+44.12)
8. Kaiku 19:58.64 (+54.04)
Sailkapen orokorra
1. Urdaibai 38:10.08
2. Zierbena 38:36.78 (+26.70)
3. Donostiarra 38:46.70 (+36.62)
4. Orio 38:51.64 (+41.56)
5. Hondarribia 38:51.66 (+41.58)
6. Getaria 39:17.72 (+1:07.64)
7. Kaiku 39:44.90 (+1:34.82)
8. Cabo 39:51.22 (+1:41.14)