Haurtxokoak eta gaztelekuak bihar irekiko dituzte
Gainerako haurtxokoek ez bezala, Antiguakoak hilaren 14ra arte atzeratuko du irekiera.
Ikastetxeen irekierarekin bat errutina bueltatu da haur eta gazteen bizitzara, eta ohiko lagun eta ordutegiez gain, eurentzako espazioak ere badituzte bueltan. Haurtxokoek eta gaztelekuek bihar, hilak 10, irekiko dituzte ateak; 5-11 urte bitarteko haurrentzako eta 12-17 urte bitarteko gazteentzako eskaintza izango dute, hurrenez hurren.
Ordutegiak
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, haurtxokoak hurrengo ordutegi hauetan egongo dira zabalik: asteartetik ostegunera eta larunbatetan, 17:00 -19:20 bitarte, eta ostiraletan, 17:00- 20:10 bitarte. Antiguako haurtxokoaren kasuan, berriz, larunbatetan irekiko dute, soilik, 16:00-18:15 bitarte.
Bestalde, Altza, Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martuteneko gaztelekuak asteartetik ostiralera irekiko dituzte, 17:30- 20:00 bitarte; larunbatetan, berriz, 17:30-20:30 bitarte egongo dira zabalik.
Aietekoaren kasuan, 17:00-20:30ko ordutegian egongo da zabalik, ostiraletan; eta 16:30-20:00 bitarte, larunbatetan. Antiguakoa, berriz, 18:30-21:00 larunbatero; eta Etxarrienekoaren kasuan, 16:30etik 20:00ak arte, astelehenetik larunbatera.