Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du larunbatean, Realaren eta Real Madrilen arteko partida dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Realaren eta Real Madrilen arteko futbol partidarako. Partida Anoetan jokatuko da, 21:00etatik aurrera.
Tren zerbitzu bereziaren helburua joan-etorriko bidaietarako garraio publikoa eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak trenetan banatu ahal izatea. Itzulerarako, Euskotrenek trenak eskainiko ditu Anoetatik Hendaiara, Altzarantz, Lasarte/Oriarantz eta Zumaiarantz.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944-33 33 33 telefonoa dute eskura. Informazioa geltokietan ere jaso dezakete, baita mugikorreko aplikazio ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere.