Paristik datozen hiru dominak
Iñigo Llopis eta Ander Cepas kirolari donostiarrek, gaur aurkeztu dituzte prentsaurrean Parisko Paralinpiar Jokoetan irabazitako dominak. Haiekin izan dira Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria eta Olatz Legarza Basque Team Fundazioko koordinatzailea, baita senide eta lagun ugari ere.
Iñigo Llopis txapeldun olinpikoa izan zen S8 bizkarreko 100 metroko proban erakustaldia emanez, eta horrekin ase gabe geratu, eta brontzezko domina bat irabazi zuen estiloetako 4×100 metrokoan eta bi diploma, bat 400 metro libreetan lortutako zortzigarren postuagatik eta era libreko 4×100 metrokoan erdietsitako zazpigarren postuagatik.
Ander Cepas, berriz, mahai-teniseko binakako koadroan lehiatu zen Jorge Cardonarekin batera, bederatzigarren postuan amaituz, nahiz eta bere kategorian dominak irabazteko faboritoetakoak izan. Ondoren, egoerari buelta emateko gai izan zen eta bakarkako lehiaketan jardun ikusgarria burutu zuen, Joko batzuetan, bere debutean, brontzea lortuz.
Bi donostiarrak pozik agertu dira gaur egindako agerraldian. Biek argi dute euren historia “hasi besterik” ez dela egin eta “borrokan” jarraituko dute begiak hurrengo erronkan jarrita: Los Angeles 2028.