RACVN elkarteak foruen pasealekuko geltokia Pio XII.ra lekualdatzea proposatu du
Real Automovil Club Vasco Navarroren (RACNV) arabera, Donostiako Foruen Pasealekuko proiektatutako Lurraldebus autobusen geltoki berriak “dena aldatuko du ezer ez konpontzeko, eta arazo berriak ere sortuko ditu”. Klubaren iritziz, aurrez aurre duten lorategi zatian kokatuko litzatekeen geltoki hori ez litzateke “egokiena” izango egun Gipuzkoa plazak dituen lineak hartzeko.
Autoen klubaren iritziz, Gipuzkoa plazako horrek ez du “arazorik” sortzen eta “formatu eta espazio egokiak ditu” linea horiek hartzeko. Ez du zalantzan jartzen terminal berri bat sortzeko beharra, baina uste du espazio berri hori Pio XII .a plazako autobus geltoki zaharrean egin beharko litzatekeela. Batetik, Askatasunaren hiribideko eta Federico Garcia Lorcako linea “autobus berri andana” hartzeko aukera emango liokeelako; eta bestetik, Foruen pasealekuan jartzeak “arazoak eta eragozpenak” baino ez lituzkeelako sortuko.