Sute bat izan da bart, Intxaurrondoko eraikin batean
Gaueko 23:00 aldera piztu zen sutea, Intxaurrondoko Caserio Parada kaleko 48 zenbakian. Inguruko bizilagunek jakinarazi dutenez, iraganean meteorologia institutua izandako eraikin hori utzita eta okupatua dago egun. Hainbat pertsona zeuden eraikinaren barrualdean eta irtenarazi zituzten, baina ez zen zauriturik egon, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.
Abisua jaso bezain laster, Mirakruz gaineko eremu horretara bertaratu ziren larrialdi zerbitzuak. Donostiako suhiltzaileak eskailera duten bi kamioirekin iritsi ziren eraikinera, eta ordubetez egon ziren sua itzaltzen. Gauerdirako, sutea kontrolpean zegoen.
Udaleko iturriek jakitera eman duenez, Udaltzaingoak ikerketa hasi du suaren arrazoia ikertzeko. Edonola ere, baina lehen ikuskapenen arabera, nahita piztu zela dirudi.