Mintzalagun talde berriak osatu nahi ditu Bizarrain elkarteak
Altzako Bizarrain euskara elkarteak Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea zabalduko du etzi, hilaren 20an. Talde berriak osatzeko deialdia urriaren 14an itxiko dute, eta talde horiek azarotik aurrera hasiko dira elkartzen.
Egitasmoan parte hartzeko bi modu daude; euskara praktikatzeko eta laguntzaile izateko —euskara praktikatu nahi dutenei laguntzeko—. Izena emateko, helbide honetan sartu behar da, eta informazio osagarria euskara elkartearen webgunean kontsulta daiteke.