50. urteurrenari hasiera eman diote
Askatuak klubaren omenezko partida jokatu zuten atzo, Gipuzkoa Basketek eta Bilbo Basketek.
Gipuzkoa Basketen eta Bilbo Basketen arteko partida.Oscar Araujo Jose Antonio Gaska kiroldegia bete zuten atzo, Donostiako Askatuak saskibaloi kluba omentzeko. 50 urte beteko ditu aurten taldeak, eta lagunarteko berezia jokatu zuten Gipuzkoa Basketek eta Bilbo Basketek. Aise irabazi zuten bisitariek (96-73), baina emaitzaz haragoko festa izan zen bizitakoa.
Apropos aukeratu zuten lekua, Gaska izan zelako Askatuak klubaren sortzaile eta sustatzaile nagusienetakoa. Haren memoria presente izan zuten atzoko norgehiagokan. Bi taldeetako jokalariak txapelarekin atera ziren kirol pistara, Askatuak-en sinboloa izan zelako urtetan.

