Zinemaldiaren jarraipen berezia egingo du IRUTXULOKO HITZA-k
                    Zinemaldiko alfonbra gorria, Victoria Eugenia antzokiaren atarian. (Argazkia: Donostiako Zinemaldia)                Azken urteetan bezala, Zinemaldiaren jarraipen berezia egingo du Irutxuloko Hitza-k, webgunean eta paperean. Egunero, sail ezberdinetako filmen kronikak izango ditugu Xalba Ramirez kazetariaren eskutik. Honako sailei egingo diegu jarraipena, bereziki: Sail Ofiziala, Zuzendari Berriak, Zinemira, Atzerabegira eta Perlak.
Horretarako, atal berezia prestatu dugu webgunean, esteka honetan. Bertan topatuko dituzue kronika guztiak eta Zinemaldiari loturiko bestelako albisteak ere.
								
								
							
					
		        	

