Koartza zuri talde bat Gladys Enean aritu da atseden hartzen
Asko dira Gladys Enea parkean ikusi ohi diren animaliak, baina bisita ezohiko zein eder bat izan zuen parkeak ostegun eguerdian: hamasei koartza zuriko talde bat. Zehazki, Urumea ibaiaren ertzeko zuhaitzetan agertu ziren, parkearen eta Loiolako Erriberaren artean. Beste hegazti espezie bateko talde handi bat ere atseden hartzen ari da Donostian orduotan: 60 bat zikoinak osaturiko talde bat.
Itsas Enara Ornitologia Elkarteko Xabier Saralegik eman dio bisitaren berri hedabide honi: “Migrazio garai bete-betean gaude eta egun hauetan Donostiako zerutik hegazti dezente igarotzen ari dira. Ezohiko bisitariak ikusi ahal izan genituen erreka ondoko zuhaitzetan, hamasei koartza zuri, alegia. Aritz, makal eta platanoetan ibili ziren dantzan, atseden hartzeko asmotan”.
Jarraian, elkarteak grabatutako bideoa ikus dezakezue: