Cate Blanchettek Palestinaren aldeko keinu txikia egin du
Atzo jaso zuen Donostia Saria Cate Blanchett aktoreak. Galak une hunkigarri asko utzi zituen arren, arratsaldean erakutsi zuen Blanchettek zergatik den horren maitatua.
Kursaalera heldu zenean, ohiko argazki sesioa egiteko, Palestinaren aldeko hainbat ekintzaile zituen zain Zurriola hondartzan, Palestinako banderekin, genozidioa amaitu dadin eskatuz.
Ezaguna da Blanchettek Palestinaren aldeko jarrera duela, Cannesko alfonbra gorrian ikusi zen moduan, eta, atzo, hondartzara jaitsi ez bazen ere, ekintzaileak agurtu zituen Kursaaleko terrazatik.