Gizon bat atxilotu dute, hogei bat autoren beirak hausteagatik
Udaltzainek 20 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, Amaran hogei bat autoren beitak apurtu eta ibilgailuen barruan lapurreta egiteagatik. 08:30ak aldera atxilotu zuten, Udaltzaingoak inguruko bizilagunen hainbat dei jaso ondoren, Errondo pasealekuan autoetako kristalak hautsita zituzten hainbat auto zeudela ohartaraziz.
Patruila bat bertaratu, eta Errondo pasealekuaren inguruan ustezko lapurraren bila hasi ziren. Azkenean, 20 urteko gazte bat aurkitu zuten, lapurtutako hainbat objektu zeramatzana. Agenteek atxilotu eta ertzain etxera eraman zuten, epailearen esku uzteko.
Udaltzaingoa, halaber, kaltetutako ibilgailuen jabeak bilatzen ari da, beren egoitzara joan daitezen (Morlans pasealekua, 1), lapurtutako objektuak identifikatu eta berreskuratu ahal izateko.