Añorgako Amassorrain ikastolako haur batek zuzenduko du danborrada
Hilabete batzuk falta dira San Sebastian egunerako, baina konturatu orduko, entseguekin hasiko dira hiriko hainbat txokotan. Bestelakoak antolatzen eta erabakitzen ere badabiltza.
Atzo, haur danborradaren inguruko bilera egin zuten, eta bi erabaki hartu zituzten. Batetik, 2025ko haur danborradako Danbor Nagusia Amassorrain Ikastolako ikasle bat izango da, eta, bestetik, danborradako pertsonaiak Altzako Harri-Berri Oleta Ikastetxeko ikasleen artean hautatuko dituzte.