Haur parke batzuen segurtasun zoladurak berrituko dituzte
Donostiako haur parkeak hobetzeko eta berritzeko asmoarekin jarraitzen du udalak. Gaur, hiriko beste bost haur parketan egin beharreko esku hartzeak onartu dituzte. Zehazki, bost horien segurtasun zoladurak aldatzeko kontratazio espedientea onartu dute. Lizitazioaren aurrekontua 128.516 eurokoa da eta gauzatzeko epea hamasei astekoa.
Parkeak erabiltzeko segurtasuna, funtzionaltasuna eta estetika orokorra hobetzea da proiektuaren helburua. Hauek dira berrituko dituzten haur parkeak: Ondarreta pasealekua, Harrobieta, Orio, Bera Bera (handien eremua) eta San Luis Gonzaga.