Adingabe bat ospitaleratu dute, kanpin gas bonbona baten leherketaren ostean
Xalbador Bertsolaria kalea, Antigua auzoan. Antiguako adingabe bat Gurutzetako Ospitaleko Erredura Handien Unitatera eraman behar izan zuten atzo iluntzean, bere etxebizitzan kanpin-gas bonbona batek eztanda egin ostean. Gertaera 19:30ean jazo zen, Xalbador Bertsolaria kaleko 4. zenbakian. Gertakariaren ondorioz, adingabe hainbat erredurarekin zauritu zen.
Abisua jaso ondoren, suhiltzaileak, Ertzaintza eta anbulantzia bat bertaratu ziren zauritutako adingabea artatzeko. Gaztea erredurekin zaurituta zegoenez, Bilboko Gurutzetako unitate espezializatura eraman behar izan zuten. Larrialdi unitateek, halaber, ingurua hesitu zuten behar izan zuten, ordu horretan kalean zeuden asko eta asko gerturatu baitziren eztanda entzun ostean.

