Bi pertsona erreskatatu dituzte Kontxako badian su hartu duen ontzi batetik
Kontxako badian su hartu zuen atzo ontzi batek, eta bertan zeuden bi tripulatzaileak uretatik atera zituzten Santa Klara uhartetik gertu zeuden Klub Nautikoko ontziek. Ezbeharra 18:00ak baino lehen gertatu zen, SOS Deiak larrialdi zentroak badian ontzi bat sutan zegoela eta bi tripulatzaileak uretan zeudela jakin zuenean.
SOS Deiak-ek Itsas Salbamenduari eta Gurutze Gorriari deitu zien, eta, aldi berean, suhiltzaileak ere mobilizatu ziren. Guardia Zibilaren patruila ontziari deitu zioten, distantzia txikira baitzegoen, sutea ur ponpekin itzali ahal izateko.
Bitartean, Itsas Salbamenduak azaldu duenez, Donostiako Klub Nautikoko ontziek bi tripulatzaileak erreskatatu eta Donostiako kaira eraman zituzten. Bertan, Ertzaintzako auto bat eta anbulantzia bat zituzten zain, eta osasun arreta eman zieten.