Donostialdea Bizikletan zuzendarien bila dabil
2024-2025ko denboraldia prestatzen dihardu Donostialdea Bizikletan txirrindularitza eskolak. Hori dela eta, zuzendari berrien bila dabiltza, zuzendaritza teknikoa osatzeko. Klubak sareetan adierazi duenez, dirua eskaini nahiko lukete, baina bihotza soilik eman dezakete.
Gaur egun, Donostialdea Bizikletan da hiriko txirrindularitza talde bakarra harrobia lantzen duena. Donosti Berri elkartearekin zuten lotura etetea erabaki zuten 2022. urte inguruan, eta kluba indartzeko esparrua handitzea erabaki zuten. Hau da, Donostia eta inguruetako neska-mutilak erakarri nahi dituzte txirrindularitzara. Bide horretan, lanean jarraitzen dute.