Kartzelan sartu dute Katalunia plazako aparkalekuan izandako sexu erasoaren ustezko egilea
Katalunia plazako lur azpiko aparkalekuan emakume bati egindako sexu erasoaren ustezko egilea espetxeratu zuten atzo. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak Donostian egindako ikerketa bati esker, sexu erasoaren ustezko egilea identifikatu eta atxilotu zuten joan den asteartean. 42 urteko gizona epailearen esku utzi zuten atzo, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman zuen.
Hilaren 13an, Ertzaintzak jakin zuen emakume bat sexu eraso baten biktima izan zela Gros auzoan, Katalunia plazako aparkalekutik gertu. Hori dela eta, ikerketa bat abiarazi zuten berehala.