24 orduko baraualdia egingo dute Donostian, Palestinarekin elkartasunez
Palestinarekin plataformak 24 orduko baraualdia antolatu du ostegunetik ostiralera, “Palestinar erresistentzia babestu eta Israel eta bere konplizeei aurre egiteko”.
Urriaren 3an, ostegunean, 19:00etan Palestinarekin elkartasun argazkia aterako dute Egiako Blas de Otero plazan. Ondoren, kontzertua egingo dute Egiako Zentro Sozialistan Joxe eta Mala musikariek, eta gaua bertan igaroko dute baraua egingo duten kideek.
Ostiralean, urriaren 4ean, goizean propaganda tailerra eta eskuorri banaketa egingo dute. Arratsaldean, 19:00etan poesia emanaldi musikatua egingo dute Eider Beobide itzultzaileak eta Xalba Ramirez musikariek: “Rifqa: honengatik egiten dugu dantza”, Mohammed el-Kurd poeta palestinarraren olerkiekin.
Larunbatean, Bilbon egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeko deia egin dute Palestinarekin plataformakoek. Izan ere, urriaren 7an, urtebete beteko da Israelek Gazaren kontrako sarraskia abiatu zuenetik.