Igarotako bidearen kronologia bat

3.000 korrikalarik hartuko dute parte Donostiako Maratoi Erdian

Iazko Donostiako Maratoi Erdia.

Donostiako Maratoi Erdia egingo dute igande honetan (hilak 6), eta inoiz baino parte hartzaile gehiago izango ditu: 3.000. Euskal Herritik ez ezik, Espainiako Estatuko hainbat lekutatik iritsitako korrikalari ugarik hartuko dute parte, eta parte hartzaileen %35 emakumezkoak izango dira; “estatuan emakumezkoen ehuneko handienetako bat”, Donostia Kirolak nabarmendu duenez. 9:30ean abiatuko da lasterketa Alderdi Ederretik, eta leku berean egongo da helmuga. Zuzenean jarraitu ahal izango da, probaren webgunearen bidez.

Donostia Kirolak nabarmendu du “atletismoaren festa herrikoia” izango dela proba, eta, era berean, goi mailako atletek ere hartuko dutela parte: “21,097 kilometroko proba lau honetan, besteak beste, Fernando Carro madrildarra edo Meritxell Soler kataluniarra arituko dira, biak maratoi erdiko Espainiako txapeldunak, zaleen gozamenerako”.

 

 

HITZAkide HITZAkide