Astronomia jardunaldiak antolatu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak
Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia sailak 33. Astronomia Jardunaldiak antolatu ditu urriaren 7an, 8an eta 9an. Zorroagako egoitzan izango dira, eta Iruñeko Planetarioak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) hartuko dute parte.
Urriaren 3rako programatuta zegoen konferentzia urriaren 9ra atzeratu dute, futbol partidua eta Anoetako inguruetan ostegunerako aurreikusten den segurtasun hedapen handia direla eta.
Landuko dituzten gaiei dagokionez, Miguel Roth astronomo argentinarrak Magallanes Erraldoia izeneko teleskopioa eraikitzeko proiektuaren buru gisa izandako esperientzia kontatuko du. Gainera, eguzki eklipseak eta galaxiak izango dira jardunaldi hauetan jorratuko diren beste gaiak.