Zeba talde donostiarrak bere lehen EP-a argitaratu du
Zeba taldea. Zeba musika talde donostiarrak izen bereko bere lehen EP-a argitaratu du. 2023 amaieran sortu zuten taldea Imanol Escribanok, Jon Almuedok eta Jon Gartziak, eta ia urtebete beranduago kaleratu dute beraien lehen EP-a, lau abestiz osatuta dagoena: Bikoitz, Zeba ez, Non zaude eta E.D.O.
2024ko otsaila eta maiatza bitartean grabatu dute, Aitzol Hidalgo teknikariarekin Elkar estudioan (Victor Sanchezekin batera) eta Doctor Master estudioan. Azaleko diseinua, berriz, Sutxartek egin du.
Zeba ez abestian, gainera, Ezpalak taldeko Juango Berasainen kolaborazioa entzun daiteke.


