Musika Hamabostaldiak 'El Vomitorio' podcasta bultzatu du
Donostiako Musika Hamabostaldiak ‘El Vomitorio’ gaztelera hutsezko podcast berria sustatu eta finantzatu du, “musika klasikoarekiko grina pizteko”. ‘El Vomitorio’ gaur estreinatuko dute doako plataforma nagusietan eta ondoren atal berri bat izango da ostegunero.
Podkasta Mario Marzo aktore eta pianistak sortu eta zuzendu du, Nacho Castellanos kontratenorrarekin batera. Antolatzaileek adierazi dutenez, “ez da soilik entzumen espazio bat, musika klasikoa eta bere istorioak indarrez berpizten diren esperientzia bat da”, eta entzuleak nota bakoitzak sortzen duen “unibertso batean murgiltzera” daramatza.
Guztira, podcast berri horren sei atal Donostiako 85. Musika Hamabostaldian grabatu ziren, Kursaal Auditorioan eta Viktoria Eugenia Antzokian.n Hamabostalditik azaldu dutenez, “une magiko hori harrapatzeko” sortu da ‘El Vomitorio’, “kontzertua bukatzean, publikoa besaulkiak uzten ari denean, eta musika oraindik ere taupadaka ari denean, Kursaal bezalako leku enblematikoetatik”.