Alerta laranja jarriko dute bihar haize bolada handiengatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatuko du bihar goizeko seietan, haize bolada bortitzengatik. Jakinarazi dutenez, 130 kilometro orduko abiadura gaindi dezake haize bolada horiek.
Alerta horia gaur 21:00etan ezarriko dute, eta Gipuzkoako haizeguneetan, hego-mendebaldeko boladak 80-100 kilometro ordukoak izango dira. Bihar, Gipuzkoako haizeguneetan alerta laranja aktibatuta egongo da eguerditik 18:00ak arte, eta haize boladek 120 kilometro orduko abiadura gaindi dezakete.
Alerta horiekin batera, Segurtasun Sailak nabigaziorako abisu horia aktibatuko du bihar, 09:00etatik aurrera, arratsaldean 3,5 metroko olatuak espero baitira.
Parkeak, itxita
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, alerta laranja dela eta, bihar eta etzi hiriko hainbat gune itxi egingo dituzte, segurtasunagatik: Aiete parkea (sarbidea debekatuta, kultur etxera izan ezik), Gladys Enea (sarbidea debekatuta), Urgull (sarbidea debekatuta, Orixe ikastolara izan ezik), Miramar (sarbidea debekatuta. Loretope eta Mirakontxa arteko ibilbidea irekita), Serafin Baroja (sarbidea debekatuta) eta Oroimenaren parkea (sarbidea debekatuta).
Gainera, Santa Klara uhartera joateko garraio eta bisita zerbitzuak etenda egongo dira.