Bonba soniko berriarekin dator Marte Lasarte
Ez da besterik argitaratu du Marte Lasarte taldeak, haien lehen diskoa izango denaren hirugarren eta azken aurrerapen kanta. Erritmo azkarreko kanta honek, disonantziekin eta efektuekin jokatzen du, kantu zoro eta frenetiko bat eskainiz: “Arma nuklearraz dena lehertu”.
Aurten aurkeztu da Marte Lasarte “musikari bikote” gisa eta bi aurrerapen kantu argitaratu dituzte: Basamortua eta Marte. Pello Armendarizek eta Borja Antonek osatutako bikotearekin bat egiten duten bi kide berri aurkeztu zituzten maiatzean: Alex Alonso baterian (La Oreja de Van Gogh, Skakeitan, ETS, Tierra Santa…) eta Lore Nekane Billelabeitia baxuan, Belako taldean egindako ibilbideagatik ezaguna.
Alcala Norterekin batera hasiko dira kontzertuak eskaintzen ostiral honetan Bilbon. Donostian, azaroaren 30ean arituko dira, Dabadaban