Elkarretaratzea egingo dute bihar, «kalitatezko osasun publikoaren alde»
Donostia Ospitalearen aurrealdean bilduko dira, bihar, hilak 9, 9:30ean.
OPA plataformak Handia kalearen aldamenean egin zuen elkarretaratzea. OPA plataforma Osasunaren aldeko Euskal Itunerako hurrengo bileraren atarian, Osasun Publikoaren Aldeko herri plataformak mobilizatzera deitu du biharko, hilak 9. Kideek salatu duenez, itunak ez du osasun publikoan gehiago inbertitzeko asmorik, eta “eztabaidatik kanpo utzi du zerbitzuen pribatizazioa”. Horren aurrean, kalitatezko osasun publiko, unibertsal eta euskalduna aldarrikatuko dute Donostia Ospitalearen atarian, 9:30ean.
OPA plataformatik diotenez, osasun publikoaren alde lanean jarduten duten herri plataformak dokumentu berriaren inguruko bileretatik kanpo utzi dituzte; eta bien bitartean, patronalaren erakundeak eta unibertsitate pribatuak gonbidatu dituzten bitartean. Adierazi dute, halaber, zehazten ari diren dokumentuak ez duela osasunari buruzko ikuspegi osorik, ez baititu alor soziosanitarioak, lan osasuna kontuan hartzen, besteak beste.

