Gorenak bermatu du bizilagun guztien adostasunik gabe betoa jarri ahal izatea etxebizitza turistikoei
Auzitegi Gorenak bi epai eman ditu etxebizitzen jabeek alokairu turistikoen jarduera debeka dezaketela ezartzeko, bizilagunen batzarrean hiru bostenek, gutxienez, hala erabakitzen badute. Epaia joan den irailaren 25ean eman zuten. Horrela, auzitegiak lehen aldiz eman du etxebizitzaren eta alokairuaren arloko premiazko neurriei buruzko 2019ko dekretuaren inguruko iritzia.
Erabakiaren bidez, Auzitegi Gorenak araudiaren inguruko zalantza nagusietako bat ebatzi du, eta argitu du alokairu turistikoen debekuak, Hiri Errentamenduen Legean xedatutakoaren arabera, ez duela jabe guztien adostasuna behar, hiru bosteneko gehiengoarekin onar daitekeela baizik.
Magistratuen ustez, bidezkoa da etxebizitzen jabeen estatutuek alokairu turistikorako etxebizitzen erabilera mugatzea. Era berean, Auzitegi Gorenak azaldu du muga hori konstituzionala dela eta Konstituzio Auzitegiak ezarritako doktrinarekin bat datorrela.