Udalak plaka bat jarriko du Lorenzo Motosen omenez
Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean, hilak 12, Lorenzo Motosen omenez. Espainiako Armadako teniente koronela zen, eta ETAk hil zuen duela 44 urte. Ekitaldia Parke kaleko 1. zenbakian izango da, Araba parkearen ondoan, 12:00etan. Eneko Goia alkateak, udal taldeetako ordezkariek eta biktimaren senideek parte hartuko dute.
Motosek 61 urte zituen eta Valladolidekoa zen, baina 28 urte lehenagotik Donostian bizi zen. Armadako teniente koronela eta zazpi seme-alabaren aita zen. 1980ko urriaren 13ko goizean, Motos bere ibilgailuan zihoan Amara auzoko bere etxetik Loiolako kuarteleko bere lantokira, eta, semaforo gorri batean gelditu ondoren, hiru pertsonek ondoko espaloitik tirokatu eta hil egin zuten.
Biktimak oroitzeko plakak
Udalak hirian terrorismoaren eraginez eta oinarri politikoko bortizkeriagatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.