Gastronomika kongresuaren aurrean egin dute protesta
Basque Culinary Centerren GOe eraikinaren aurkako elkarretaratzea egin zuten atzo, Kursaalean.
GOe eraikinaren kontra eta Okendo Aldeko parkearen alde, hainbat lagun elkartu ziren Kursaalaren aurrean.Uliako Auzo Elkartea Astelehenean hasi zen 26. Donostia Gastronomika kongresua, eta atzo arratsaldean hainbat lagun elkarretaratu ziren Kursaal jauregiaren aurrean, Basque Culinary Centerren Groseko eraikinaren kontrako protesta egiteko.
Ulia Auzo Elkarteak eta SOS Manteo plataformak deituta, Okendo Alde eremuan eraikitzen ari diren eraikinaren proiektua kritikatu zuten. Era berean, parkea suntsitu izana salatu zuten Kursaalaren aurrean. Elkarretaratzearen aurretik, informazio banaketa egin zuten.


