Argazki-liburuekin lotutako programazioa aurkeztu du San Telmo museoak
Hilaren 14an ospatzen den Argazki-liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, San Telmo museoak formatu artistiko honekin lotutako programazioari ekingo dio berriro. Bryan Schutmaat, Ricardo Cases eta Nagore Legarreta eta Miguel Leache bezalako artista interesgarriak izango dira museoan datozen hilabeteetan.
San Telmo museoak Gabriela Cendoyaren argazki-liburuen bilduma kudeatzen du; hala, bildumazaleak 2017an bertan utzi zituenetik, 3.300dik gora ale doan kontsulta daitezke museoko liburutegian. Helburu berberarekin, museoak urtean zehar hainbat jarduera programatzen ditu argazkilari askok erabiltzen duten argazkilaritza genero hau ezagutarazteko.
Egitaraua, urte amaiera bitarte
An evening with Bryan Schutmaaat
Urriak 24, osteguna, 19:00: Bryan Schutmaat argazkilari estatubatuarra Donostian entzuteko aukera izango da. Gabriela Cendoyarekin solasean arituko da Sons of the Living lan berriaz, bere ibilbide artistikoaz, argazki-liburuen unibertsoaz eta Trespasser Books editorialaz. Bere beste lan ezagun asko liburutegian daude eskura: Grays the mountain sends (2013), Good Goddamn (2017), County road (2023).
Suzko irudiak
Azaroak 23, larunbata, 12:00: Argazkigintza estenopeikoan espezializatutako argazkilaria, Nagore Legarretak pospolo kaxa batean eraikitako kamera batekin Indian hartutako irudiekin osatutako argazki-liburu honen sortze prozesua azalduko du. Liburutegiak artista honen hainbat argitalpen ditu: Edipotoa:kamera estenopeika (2013), Hysteron (2016).
Kontxako tamarindoak
Azaroak 30, larunbata, 12:00: Ricardo Cases KutxaFundazioaren Artegunean, 2024ko azaroaren 29tik 2025eko martxoaren 2ra ikusgai izango den Kontxako tamarindoak erakusketa lagunduko duen argazki-liburuarekin izango da museoan. Erakusketa eta argazki-liburua Kutxa Fundazioak 2024an proposatutako Donostiako egoitza artistikoaren emaitza dira. Fanzine horiek kanpoko hiri-ingurune batean egunero egindako argazki miaketan harrapatutako irudiak jasotzen dituzte, berehala editatu eta argitaratuak. Hitzaldi hau San Telmo Museoko Donostiaren oroigarri: Galarza argazki bilduma erakusketaren programazioaren barruan dago.
Miss Diciembre 1854
Abenduak 14, larunbata, 12:00: Urtea amaitzeko, Miguel Leache nafarra izango da, Miss Diciembre 1854 izeneko bere azken argitalpena aurkezten. Liburutegian kontsulta daitezkeen Leacheren argitalpenak: Por los días felices (2013), Rápido REM (2022), Ibiza 2008 (2024) eta Miss Diciembre 1854.

