Nahia Apariciok 2027ra arte berritu du Realarekin
Nahia Aparicio Realeko hainbat agintarirekin, kontratua berritu ostean.Reala Nahia Aparicio futbolariak kontratua berritzeko akordioa erdietsi du Realarekin; 2027ra arte sinatu du klub txuri-urdinarekin. Joseba Ibarburu presidenteordearekin, Alex Uranga kontseilariarekin, Maite Azkoaga kontseilariarekin eta Garbiñe Etxeberria kirol zuzendariarekin batera egin du agerraldia Apariciok, berritzearen berri emateko.
Tolosako atzelari gazteak duela bi denboraldi egin zuen debuta lehenengo taldearekin, eta joan den ikasturtean egindako denboraldi handiaren ostean, Realak atzelariaren aldeko apustua sendotzea erabaki du. Ilusioz eta helburuak betetzen jarraitzeko gogoz agertu da jokalaria.


