Igarotako bidearen kronologia bat

Onkologikoaren ondoko aparkaleku kopurua murriztuko dute gaurtik, Donostia Ospitaleko lanak direla eta

ospitalea Donostiako ospitalea. Beñat Parra

Donostia Ospitaleko aparkalekua dagoen tokian protoiterapia unitatea eta kanpo kontsulten eraikin berria eraikitzeko lanak hasiko dituzte gaur, eta, ondorioz, hainbat aparkaleku kendu egingo dituzte. Bi eraikin berriek lur azpiko aparkalekuak izango dituzte, baina lanek iraun bitartean, asko murriztuko dute plaza kopurua.

Aurreikuspenen arabera, behin-behineko aparkalekua abendurako prest egongo da, oraingoaren alboko lursail batean. Hala ere, 800 plaza inguru ditu gaur egungoak, eta 230 baino ez behin-behinean egingo denak.

Protoiterapia unitatea

24 hilabete beharko dituzte minbiziaren tratamendurako eraikiko duten protoiterapia unitatea egiteko, eta 60 milioi euroko kostua izango du.

Unitate berri honek abangoardiako teknologia izango du, minbizia duten pertsonentzako arriskuak murrizten dituena. Protoiterapiak protoiak erabiltzen ditu X izpien edo elektroien ordez, erradiazio lokalizatuagoa ekartzen duena. Horrela, murriztu egiten dira ondorio kaltegarriak eta bigarren tumoreak garatzeko arriskua.

Erradioterapia modalitate honek 28 milioi euroko balioa du, eta oso leku gutxitan ezarri da. Euskal Autonomia Erkidegoak eta beste erkidego mugakide batzuek Amancio Ortega Fundazioak emandako hamar azeleragailuetako bat erabili ahal izango dute.

Eraikin berriak 9.625 metro koadroko azalera eraikia izango du, lau solairutan banatuta, baina espazio nagusia tratamendu bunkerra izango da. Gainera, kontsultetarako, diagnostikorako eta plangintzarako eremuak ere izango ditu.

HITZAkide HITZAkide