Gainditu da Bretxaren blokeoa eta lehen lizitazioak aurkeztu dituzte, kudeaketa publikoari esker
Bretxaren kudeaketa udalaren eskuetara igaro denetik, “ez aurrera, ez atzera” ziren eginbeharrek martxa hartu dutela azaldu du gaur Ane Oiarbide Ekonomia zinegotziak. Gaur goizean izan da Donostia Sustapeneko administrazio kontseilua, eta datozen hilabeteetan egingo diren lanak erabaki dira bertan: parkingera tunela, baserritarren markesina eta Arrandegi eraikineko birmoldaketa. Lizitaziora aterako dira hiru lanok, eta “obren egutegietan gehiegi fidatzerik ez dagoen arren”, 2026ko udaberrian amaitzea aurreikusten dira denak.
Aterako den lehen lizitazioa Bulebarreko aparkalekua Bretxarekin lotzen duen tunela izango da. Esleitzeko epea lau hilabeteko izango eta, espero da datorren ekainean amaituko dela. 560.000 euro izango ditu lan honek.
Baserritarren markesinari dagokionean, 2025eko abuzturako amaitzea aurreikusten du udalak, Eneko Goiak asteartean aurreratu zuenez. 930.000 euroko lana izango da honakoa.
Azkenik, eta luzeen joko duen proiektua, Arrandegiko eraikinaren egokitzapen eta birmoldaketa obrak izango dira. Urriaren bukaeran amaituko da lizitazioa eta, proiektuaren idazketa, hurrengo urteko udaberrian. Honela, lanak 2027an amaituko liratekeen arren, 2026ko udaberrirako erabilgarri egotea aurreikusten du udalak.
Zer egingo da bertan?
EH Bilduk ohartarazi zuen Culinary Point delakoa Bertxan egitea aurreikusten dela. Ordea, Oiarbidek adierazi du oraindik goiz dela “baietz edo ezetz” esateko: “Edukiaren inguruan ez da oraindik erabakirik hartu.