Sara Alonsok balentria egin du Golden Trail txapelketan
Sara Alonso bosgarren izan da Suitzako lasterketan.Rising Story Golden Trail lasterketa borobildu du Sara Alonso mendi korrikalari donostiarrak. Suitzako Ascona-Locarno eremuan jokaturiko finalean maila paregabea eman eta bosgarren postuan sailkatu zen (2:14:08). Munduko onenekin lehian aritu zen Alonso. Proba Joyline Chepngeno keniarrak irabazi zuen (2:08:40).
Donostiarrarekin batera, Malen Osa oñatiarra ere txukun aritu zen. Lasterketa bederatzigarren tokian bukatu zuen. Aldiz, brontzezko domina eskuratu zuen sailkapen orokorrean.

