Etxean altxatu nahi dute burua
Realeko belar hockey taldeak azken porrot mingarria gainditu nahi du bihar, Zubietan.
Zaila da porrotek uzten duten sentsazio mingotsa kolpetik kentzea. Horrela ere, garaipen batek goxatu dezake. Horretarako, Realeko belar hockey taldeak Tenis gainditu beharko du bihar, Zubietako zelaian (16:00). Sailkapenean atzetik dituzte, eta, berez, txuri-urdinak hobeak dira berdegunean. Dena dela, gutxienez arerioak gol bat gehiago egin beharko dute.
Izotz hockeyan, Txuri Urdineko neskek soilik jokatuko dute. Emakumezkoen ligako liderrak dira jokaturiko guztia irabazita. Ildo beretik jarraitzen saiatuko dira bihar, Valdemororen izotz pistan (21:30).
Futbolean, euskal derbia izango dugu etzi Anoetan (21:00). Reala eta Osasuna nor baino nor ariko dira hiru puntuen lehian. Neurketa bizia espero da, bi taldeek maila ematen dutelako horrelako derbietan. Europan irabazita, txuri-urdinek konfiantzarekin hartuko dute partida. Gainera, Gironari etxetik kanpo irabazita, bigarren garaipena jarraian eskuratzea izango dute helburu.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek Europako maila paregabea ligan ere islatu nahiko du. Bietan irabazi dute azken jardunaldietan. Aldiz, Donostiako taldeak Celtaren pistan jokatuko du etzi (12:30). Puntuak batzen jarraitzeko aproposa da beraientzat. Bestalde, Gipuzkoa Basketek Ourenseren etxean jokatuko du bihar (18:30), eta erregulartasuna berresten ahaleginduko dira.
PARTIDAK
Belar hockeya
Emakumezkoen liga, 7. jardunaldia
- Reala – Tenis (bihar, larunbata, 16:00)
Izotz hockeya
Emakumezkoen liga, 6. jardunaldia
- Valdemoro— Txuri Urdin (bihar, larunbata, 21:30)
Futbola
Gizonezkoen liga, 11. jardunaldia
- Reala – Osasuna (etzi, igandea, 21:00)
Saskibaloia
Emakumezkoen liga, 4. jardunaldia
- Celta – Ibaeta Basket (etzi, igandea, 12:30)
Gizonezkoen bigarren mailako liga, 5. jardunaldia
- Ourense – Gipuzkoa Basket (bihar, larunbata, 18:30)