Dbusen hamahiru lineek ez dute zerbitzurik eskainiko, astelehen honetan
Garraioaren grebak eragozpenak sortuko ditu hirian zehar. Nolanahi ere, lanuzteek Miramon, Berio, Errondo, Intxaurrondo Hegoa, Altza, Egia, eta Igara eremuetan eragingo dute, batik bat.
Dbuseko autobusak Bulebarrean. Irati Salsamendi Kurpil eta UGT sindikatuek deituta, Dbuseko autobus gidariek greba egingo dute gaur.Dbusen hamahiru linea zerbitzurik gabe egongo dira egun osoan zehar, eta beste hamazazpik moldaketak eta murrizketak izango dituzte.Ondorengo hauek dira zerbitzurik gabe egongo direnak: 17, 21, 23, 24, 27, 29, 31, 33, 38, 41, 42, 43 eta 46.
Denbora tarte aldakorrak eta autobus murrizketak izango dituzte, berriz, hurrengo lineatan: 5, 8, 9, 13, 14, 16, 18, 19, 25, 26, 28, 32, 35, 36, 37, 40 eta 45. Gutxieneko zerbitzuei buruzko informazio guztia Dbusen webgunean eta geltokietan eskuratu daiteke.
Lanuztea Estatu osoan dago deituta gidarien erretiro adina aurreratzeko eskatzeko. Izan ere, 60 urtetik gora gidatzeko zailtasunak dituztela iritzi dute gidariek. Garraioari dagokionez, estatuan gehiengoa dute CCOOk eta UGTk, eta bi sindikatuek babestu dute greba. Euskadin, berriz, gehiengoak duten ELAk eta LABek, ez dute bat egiten mobilizazio horiekin. Nolanahi ere, UGT eta Kurpil sindikatuek lortu dute hainbat linea bertan behera uztea.
Sindikatu deitzaileek, halaber, elkarretaratzea deitu dituzte eguerdirako, Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzak Amara Berrin duen egoitzaren aurrean. Gaurkoaz deialdiaz gain, sindikatuek beste hiru greba egunetara deitu dituzte langileak. Azaroaren 11n, 18an eta 29ran kaleak berriz ere hartzeko asmoa dute langileek.. Era berean, greba mugagabea iragarri abenduaren 23tik aurrera, egoera aldatzen ez bada, bederen.

