800 partaidetik gora lehiatuko dira Donostiako Nazioarteko 68. Krossean
Hamar herrialdetako 800 partaidek baino gehiagok hartuko dute parte Donostiako Nazioarteko 68. Krossan. Igandean, bederatzi lasterketa egingo dituzte, 09:45-13:15 bitarte. 350 partaide izango dira federatutako kategorietan, eta 600 inguru eskolakoan. Iñaki Gabarain Kirol zinegotziak, “historikotzat” jo du ekitaldia, eta prestigio handikoa ez ezik, atleten kalitatea handia ere nabarmendu du.
Iñaki Gabarain zinegotziarekin batera, Marta Pastor Kiroletako foru zuzendariak eta Ramon Goikoetxea Gipuzkoako Atletismo Federazioko presidenteak aurkeztu dute kirol proba. Pastorrek nabarmendu duenez, “funtsezkoa da Donostiako Nazioarteko Krosaren tankerako ekitaldiek emakumeei eta desgaitasuna duten kirolarien partaidetza bultzatzen jarraitzea”.
Ordezkariek Urbil merkataritza guneko disuasio aparkalekua erabiltzea gomendatu dute, goiz osoan frekuentzia jarraitua izango duen mikrobus bat doan egongo baita. Iaz bezala, Krosera irteera bat egongo da oinez, Emakumeok Mugimenduan Diputazioaren programaren barruan, Nordic Walking Urban Donostiaren partaidetzarekin. Irteera ordutegia Kontxako erlojuetan izango da, 8:30ean.