Valentziara eramateko eskola materiala biltzen ari dira Michelena inprentan
Valentzian pairatzen ari diren ezbeharra dela eta, asko dira azkenaldian ematen ari diren elkartasun egitasmo eta keinuak. Horietako bat da, hain zuzen ere, Martuteneko 27 industrialdeko Michelena inprenta egiten ari dena. Izan ere, eskola materiala zein haurrentzako gauzak biltzen ari dira inprentan bertan.
Horrela, ekarpena egin nahi duen orok inprentara eraman ditzake objektuak (Ubarburu pasealekua, 54), 08:00etatik 14:30era, ostiralera bitarte; ostiralean abiatuko da Valentziara materialez beterik joango den kamioia.
Honako material hau behar dute, bereziki: motxilak, estutxeak, liburuxkak, folioak, arkatzak, margoak, jostailuak, jokoak, material sentsoriala, eskola altzariak, alfonbrak, eta abar.