Felix Likinianoren pinturak erakutsiko dituzte CNTren egoitzan
Libertimenduzko Jardunaldiak antolatu ditu Gipuzkoako CNT sindikatu anarkistak bere egoitzan (Amara Berriko Olaeta plazan), martxora bitarte. Lehenengo jarduera abenduaren 14an izango da, eta Felix Likiniano anarkista historikoa izango dute hizpide.
Hain zuzen ere, Likinianoren margolanen erakusketa antolatu dute, eta hari buruzko hitzaldia eskainiko dute 18:00etan. Ondoren, 19:30ean, Nokono musikari donostiarrak kontzertua emango du. Donostian jaioa ez bazen ere (Eskoriatzan jaio zen, 1909an), harreman handia izan zuen Likinianok hiriarekin, besteak beste, 36ko gerraren hasieran Amaran izandako borrokaldietan parte hartu baitzuen, haren kide eta militante anarkista ezagun Kasilda Hernaezekin batera, besteak beste.
Bestalde, honako jarduera hauek antolatu dituzte aurrera begira, Libertimenduzko Jardunaldien barruan: Gloria Fuertesen omenezko poesia aurkezpena urtarrilaren 18an (17:00), El tiempo de las cerezas dokumentalaren proiekzioa eta Juan Felipe egilearen hitzaldia otsailaren 15ean (17:00) eta Emilio Perotiren Entre rejas liburuaren aurkezpena martxoaren 15ean (17:00).