Hilaren 14an hasiko da LABO XL6 jaialdia, eta igandera bitarte, hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da Donostian. LABOren sorreraz eta garapenaz hitz egin dute antolatzaileek.
Anne Rearick argazkilari estatubatuarrak urte luzez Euskal Herrian egindako argazkiak ikusgai daude Okendo Kultur Etxean. 'Gure Bazterrak' argazki liburuaren aurkezpena, bestalde, ostegunean egingo dute.
Eraikitzaileen Enpresa Elkarteak errekurtsoa jarri du udalean, Donostiako Udal Gobernuak eskatzen duen enpresa kalifikazioa "gehiegizkoa" dela iritzita.
Erik Bretos izango da haren ordezkoa, gasteiztarraren egungo laguntzailea.
Udaran, Erdialdean kokatu zuen aldundiak 24 orduko arreta zentroa, eta orain, behin betiko lokala irekiko dute Groseko Kale Berrian. Arreta integraleko zentroa eguneko 24 orduetan egongo da zabalik, urteko 365 egunetan.