Ekinbide elkarteak Donostiako suhiltzaileen ibilgailuak bidali ditu Ginea Bissaura
Duela hilabete batzuk, Donostiako Udalak suhiltzaileen ibilgailuak Ekinbide Donostiako Suhiltzaileen elkarteari laga zizkion, bere proiektuetara bideratzeko. Hala, Bafatara (Ginea Bissau) eraman dituzte sei boluntariok.
Ekinbide Donostiako Suhiltzaileen elkarteak suhiltzaileen bi ibilgailu, Mercedes Actros kamioi bat eta 4×4 Mitsubishi L200 pickup bat eman ditu Ginea Bissauko Bafata hirira. Bertakoko Babes Zibileko Zerbitzuarentzako eskuragarri jarri dituzte ibilgailuok, hemendik aurrera erabili ditzaten. Orotara 5.000 kilometroko ibilbidea egin zuten elkarteko sei boluntariok, eta bidean, Maroko, Mauritania eta Senegal zeharkatu zituzten.
Ekinbide elkartetik azaldu dutenez, bidaiako arazo nagusienak Marokon izan zituzten. Tanger Med mendatean ibilgailua hamar egunez atxiki zuten, eta, ezinbestean, Espainiak Rabaten duen enbaxadak esku hartu behar izan zuen. Ibilbide osoa zortzi edo bederatzi egunetan egin behar zenez, gainerako misioa laburtu egin behar izan zuten sei boluntarioek.
Putzuetako erreskatea
Bafata parkeko kideen prestakuntza bermatzea zen bidaiaren beste helburuetako bat. Ekinbidek azaldu duenez, formakuntza hori inguruko putzuetako erreskatatze lanetan zentratu da. Elkarteko kideek flotazio sistema bat asmatu dute, zulora eroriz gero, biktima flotagailu batean sartu ahal izateko. Hala, flotagailu hori hiriko putzuetan jarriko dituzte, ezbeharren bat egonez gero.