Gabonetan dolua kudeatzen ikasteko ikastaroa antolatu dute
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak ikastaro bat antolatu du abenduaren 2rako, Gabonetan dolua kudeatzen ikasten laguntzeko. Elkartearen egoitzan izango da (Bartzelona hiribidea, 6), 16:00etatik 18:00etara, eta elkartearen webgunean edo 943-45 77 22 telefonoan eman daiteke izena, azaroaren 28ra arte.
“Gabonetako doluaren inguruko tailer honen bidez, leku bat eskainiko zaie pertsonei emozioak haizatzeko eta egun berezi hauetan beldurrak eta pozak partekatzeko. Talde hori gidari izango da Gabonetan prozesu luze eta korapilatsu batetik modu eraginkorrean ibiltzeko, hau da, hurbileko norbait galtzeak eragindako min prozesutik”, azaldu du elkarteak.