Bigarren eskuko azoka egingo dute larunbatean Bidebietan
Bigarren eskuko eta 0 kilometroko produktuen azoka bat egingo dute larunbatean, Bidebietan. Azoka 10:00etatik 14:00etara egingo dute, kiroletako pistan, Serapio Mujika pasealekuan.
Azoka Donostiako Udalak antolatu du, eta berrerabilpena, hondakinen prebentzioa eta 0 kilometroko produktuen kontsumoa bultzatu nahi ditu. Bidebietako Bideak bizilagunen elkarteak aurrekontu parte hartzaileetara aurkeztutako proposamenetik abiatuta sortu dute ekimena.