Ajaxeko ultrek istiluak sortu dituzte Parte Zaharrean, Palestinako banderak indarrez kenduz
Atzo iritsi ziren Ajax taldeko lehenengo ultrak Donostiara, eta atzo bertan hasi ziren lehen istiluak. IRUTXULOKO HITZAk jakin duenez, 19:00ak aldera, hainbat ultra Parte Zaharrean barrena ibili ziren, eta istilu bila aritu ziren tabernetan, tartean, Ikatz kalean. Besteak beste, Parte Zaharrean dauden Palestinaren banderak arrankatzen aritu ziren.
Amsterdamgo Ajaxetik 2.000 zale iritsiko dira gaur, tartean, 150 ultra eta horietako 50 sarrerarik gabe. Donostiako Udalak, Ertzaintzak, Realak eta Udaltzaingoak segurtasun dispositibo berezi bat jarri behar izan dute martxan ostegun honetan, azaroaren 28an, Anderlechen bisitaren ondorioz urriaren 3an izandako istiluak saihesteko asmoz.