Club Cantrabricoren danborradak emakumeak onartuko ditu 2026an
Club Cantabrico danborrada mistoa izango da 2026tik aurrera. Urtebeteko prozesua ireki dute emakumeek parte hartu ahal izateko, eta datorren urtean ez bada ere, 2026an, danborradako gizonen senide eta lagunek ere ahalko dituzte kupelak jo.
Asko dira urte askoan soilik gizonak onartzen zituzten danborradak, baina Berdintasun Legea betetzen ez dutela eta, dirulaguntzarik jasotzen ez dutenez, gutxika, joan dira emakumeak onartzen, normalean, baldintza berdinetan ez izan arren; danborradako kideen senideak izan ohi dira emakumeak, eta kasu gehienetan, soilik kupelak jo ditzakete, eta ez danborrak.
Edonola ere, salto hori emango du Club Cantabrico elkarteak, lehendik ondoko elkarteek eman duten salto bera: Amigos del Europa, Gizartea, Amigos Antonio Bar. Aizepe izango da, beraz, danborradan emakumerik onartzen ez duen konpainia bakarra.