Valentziaren aldeko pilota jaialdia egin dute Antiguan
Hilabete inguru pasatu da Valentzia gogor jo zuen denboraletik, baina laguntza asko behar dute oraindik valentziarrek. Hori dela eta, pilota jaialdia antolatu zuen Antiguako Pilotazaleok elkarteak auzoan igandean, Valentziaren alde. Jaialdiko sarreretatik eta zozketetatik ateratako diru guztia Valentziara bidaliko dute.
Lehenik, Antiguako pilota eskolako bi partida jokatu zituzten: benjaminetan, Garazi Azkarate eta Iñaki Aierbe bikotea Ioar Agirre eta Ibai Anaia bikotearen aurka aritu zen; kimuetan, aldiz, Unai Basurco eta Beñat Azkarate lehiatu ziren Ibon Landaren eta Amaia Salvadorren aurka.
Ondoren, elitezko neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoetan, Laia Salsamendi-Irati Zabala bikotea gailendu zen Mirian Arraiza-Naroa Agirre bikotearen aurka (15-22). Gizonezkoetan, aldiz, Julen Alberdi-Carmelo Loza bikoteak 22-21 irabazi zion Jorge Fernandez-Adrian Azpiroz bikoteari.